miércoles, 15 de diciembre de 2010

Elektrizitatea (I)

Iturria: zientzia.net
Naturan betidanik existitu da elektrizitatea, eta hori ere ikasi du manipulatzen gizakiak. Izan ere, naturan, berez, korronte zuzena egon badago; tximista, esaterako, 150 milioi volteko deskarga elektrikoa da. Gizakiari, ordea, beste korronte-mota bat interesatzen zitzaion, eta baita asmatu ere. Korronte alternoa asmatu zuen.

(Argazkia: Artxibokoa) 
Elektroiak mugitu egiten dira berez. Hori ez da, ordea, guk korronte elektriko deitzen dioguna. Baina, elektroiak bi polo elektrikoren artean jartzen baditugu, elektroien benetako korronte bat sortzen da (elektroiak karga elektriko negatiboak dira). Eta, horri bai, horri korronte elektrikoa deitzen diogu. Azken batez, korronte elektrikoak karga elektrikoen higidura edo garraioa adierazi nahi du, eta higidura hori eremu elektrikoaren eraginpean sortzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario